Izena emanda ez dagoen ikasleren batek noizbehinka jangela zerbitzua erabili nahi badu, aste horretan zein egunetan geldituko den astelehenean adierazi beharko dio tutoreari edo administrariari.
- EUSKARA izango da jangela garaiko komunikazio hizkuntza.
- Ikasleren batek osasun edo ideologia arrazoiengatik beste menuren bat beharko balu, jangelako arduradunari jakin arazi beharko dio. Osasun arazoa denean medikuaren informea ekarri beharko du.
- Guraso batek bere seme-alaba, jangela ordutegi barruan, eskolatik atera behar badu, idatziz jakinarazi beharko dio tutoreari edota jangelako rduradunari.
- Ohiko bazkalkideei: 2 egun jarraian huts egiten badute ez zaizkie kobratuko, ezta irteera egunak ere.