Grezia eta Erroma gaiekin lotuta egindako proiektuaren harira, JOKU OLINPIKOAk landu dituzte 1. mailako lagunek eta besteak beste berriki bi gurasoren bisita jaso zuten. Mikelek Rugbyko erakustaldia egin zien eta baloiaren forma eta zenbait jaurtiketa egiteko aukera izandu zuten ikasleek. Xabierrekin ere oso gustora aritu ziren, harria auzolanean nola garraiatzen zuten ikertzeko aukera eduki zuten eta harria nola altxatu behar den erakutsi zien, hori bai beroketak egin ondoren.
Neska mutikoak oso gustora entzun zituzten azalpenak eta baita praktikan jarri ere.
Eskerik asko Mikel eta Xabier!!!! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Utzi erantzuna