Iazko ikasturtean egindako bozketan jardunaldia jarraia izatea erabaki zen eta aurten, abenduaren 12ko astean 526/2022 ebazpenean argitaratu zen bezala, gurasoei jardunaldi jarraiari buruzko balorazioa pasa zitzaizuen eta datorren ikasturteari dagokion jardunaldia erabakitzeko bozketa eskola kontseiluan egin zen. Argitalpen honen bidez jakinarazi nahi dizuegu zuen balorazioak eta eskola kontseiluko gainerako kideen iritziak ikusita, abenduaren 19an burutu zen ez ohiko eskola kontseiluan 23-24 ikasturterako jardunaldi jarraiarekin jarraitzeko onespena eman zela.
Jarraian duzue jardunaldi jarraiaren inguruan bete zen galdetegiaren erantzunekin egindako dokumentua (klikatu irudia eta ikusi).
Utzi erantzuna