Datorren astea berezia izango da Erleta eskolan, izan ere, aniztasuna izango dugu oinarri astelehenetik ostiralera bitartean.
Jakina da ikasleek eskolan lantzen dituzten balore eta jarrera desberdinek, ondoren gizartean parte hartuko dugun heldu aktibo bezala ekarpenak izan ditzaketela. Hori dela eta, datorren astean eskolan maila guztietan dibertsitate funtzionala landuko dugu ikuspuntu zabal batetik. Desberdintasunarekiko sentsibilizazio astea izango da eta gure ikasleekin jarduera ezberdinak burutuko ditugu.
Aniztasunaz hitz egitean, genero, kultura, etnia eta gaitasun-arrazoiengatik ezagutu eta errespetatu behar diren errealitate desberdinak markatzen dituzten egoerak hartuko ditugu kontuan.
Girotzen joateko, ondorengo bi bideoak jartzen dizkizuegu eskura. Batetik, gure lankidea den Itsasok zeinu hizkuntzaren oinarri batzuk azalduko dizkigu eta bestetik, 6.mailako ikasleek prestatutako “lau ixkin ziztrinengatik” ipuinaren bideotxo bat izango duzue ikusgai. Klikatu irudiak eta ikusi bideoak.
Utzi erantzuna