Erantzun bikaina izan du Turkia eta Siriako kaltetuei bidaltzeko antolatutako elikagai bilketak. Beste behin ere eskerrik asko bihotzez eskolako familiei eta herritarrei erakutsi duzuen solidaritateagatik!
1. maila
Lehenengo mailako haurren bi ekintza dituzue ikusgai ondorengo irudietan. Alde batetik guraso batzuen laguntzaz talde eragileak osatu dituzte, eta bestetik, dinosaurioei buruzko proiektuan ikasitakoa aurkeztera joan dira haur Hezkuntzako geletara. Klikatu irudiak eta ikusi argazkiak.
Ate irekiak Haur Hezkuntzan
Hamabostean behin Hau Hezkuntzako ateak irekitzen ditugu eta nahi duten gelan eta nahi duten lagunekin jolasteko aukera izaten dute haurrek. A ze gozatua hartu dutena oraingoan ere! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Tailerrak Lehen Hezkuntzan
Gaurkoan ere tailer ugariz gozatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako lagunek: sorospen tailerrak, sukaldaritza, haizearen gurpila egin dute, plastika tailerrak inglesez, matematika erronkak, hizkuntza landu dute ipuin bat ordenagailu bidez landuz, antzeztuz, komiki moduan adieraziz eta legoekin irudikatuz… eta nola ez, gure eskerrak Eunate Lopezi erakutsi digun guztiarengatik. Klikatu irudia eta ikusi tailerretako batzuen argazkiak.
Euskara hobean hobe!
Iaz bezala aurten ere euskara modu txukunean erabiltzen saiatuko gara besteak beste egunerokoan egiten ditugun ohiko akatsak zuzenduz. Ondorengo irudietan dituzue ikastetxeko euskara batzordeak luzatu dizkigun adibide batzuk, eta kontuan izan gure web gunean ere baduzuela zalantzak argitzeko baliagarriak izan daitezken argibideak biltzen dituen “euskara hobean hobe!” atala. Euskara hobean hobe!
- « Previous Page
- 1
- …
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- …
- 46
- Next Page »