Azken bi urteetan ez bezala haur, guraso eta eskolen arteko topaketak ospatuko ditugu aurten Leitzan maiatzaren 28an. Egun bikain bat pasa nahi duzuela? hurrengo irudian dituzue argibideak, animatu!!
Gure ikasleak Karrape Irratian
4.mailako lagunak Karrape Irratian izan ditugu berriki eta hemen duzue saioa entzungai, klikatu irudia eta entzun.
6.maila beldurrak uxatuz
Beldurrek dittozoo? 6.mailakoek errezeta bikañe dauku kezkatzen zatton horreri aurre itteko. Elikagaiek: papera, arkatza eta sue. Pausoak: beldurrek paperen idatzi eta ondoren sutara bota. Animatu eta beldurrek uxatuuu!! klikatu irudia eta ikusi argazkiak. 6.mailakoak.
4.maila kanpaldian
4.mailako lagunak Ataungo Lizarrustin izan ditugu pare bat egunez eta gozatu ederra hartuta etorri dira bueltan. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Ohiko akatsak zuzentzen
Aurreko batean aipatu genuen bezala, ikasleek komunikatzean egiten dituzten ohiko akatsen lanketarekin jarraitzen dugu buru belarri. Zer jarri ote du euskara batzordeak sarrera nagusiko “Euskararen txokoan” datozen bi asteetarako? Hemen duzue erantzuna: BI ASTE HAUETAN ZUZENDU BEHARREKO AKATSA: URTEBETZEAK. Goiko irudian dituzue adibide batzuk eta badakizue, etxean ere saiatu zuzentzen. Animo […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- …
- 46
- Next Page »