4.mailakoak liburu egunean Itziar Olaizolaren bixita birtuala izan genuen. Berak idatzitako “Kristiñeren ibilerak” liburua gelan irakurri, eta proposaturiko unitate didaktiko bat landu ondoren, plazerra haundiz agurtu genuen. Aholku jakintsu batekin agurtu gintuen…Irakurri eta idatzi askooooooo!!!!!! https://photos.app.goo.gl/ERvC1idwLQAdH7pG7
AIREZKO KIROLAK
Hiruhileko honetan LH3ko ikasleak Gizarte eta Natur Zientzietan “Airea” gaia lantzen aritu gara. Gaiaren amaieran, airearekin erlazionatutako kirolak landu ditugu taldeka. Kirol hauen inguruan gauza asko ikasi ditugu elkar lanean, eta lanari amaiera emateko talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena egin du. Oso gustura aritu gara lanean, eta pozik gaude lortutako emaitzarekin. https://photos.app.goo.gl/vG2RDv5mKcSxBcb57
AMINA ETA KOKORO
2. zikloko ikasleek, LH3 eta LH4, “Ipuina eskuz eskuz Giza Eskubideak” ekimenaren bigarren edizioan parte hartu dute. Jon Arretxe idazleak euskaraz hasitako ipuinari, Nafarroako eskola ezberdinen artean jarraipena eman diote. Horren emaitza “Amina eta Kokoro” izenburu duen ipuina izan da, non Nafarroko ikastetxe eta liburutegi guztietara iritsiko den. Ipuin hau irakasleek, familiek eta gizarteak, oro […]
FIRST LEGO LEAGUE
Azken hilabete honetan LH3 mailako ikasleak lan eta lan aritu gara Lego proiektuarekin. Hasieran dena berria izan arren, denon artean lan eginez gauza berri asko ikasi ditugu eta lortutako emaitzarekin oso pozik geratu gara. Igandean, Baluarten izan ginen gure lanak aurkezten eta baita beste eskolek sortutakoa ikusten. Urduritasunak medio, oso ongi pasatu genuen eta pozik […]
Egipto: Nilo ibaiaren oparia
Hiruhileko honen amaieran Egipto gaia landu dugu 3.mailako ikasleekin; eta amaiera polit bat emanez, Tutankamon faraoia bihurtzeko aukera izan dute. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso polita izan da Egiptora egin dugu bidaiatxo azkarra. https://photos.app.goo.gl/2U8c3oxuPdEFuK5x5