Atzo izan zen 4 urteko haurrek egindako laburmetraien estreinaldia Leitzako Herri Aretoan eta emanaldi ikusgarria benetan! bi saioetan bete zen Herri Aretoa laburmetraiak ikusteko eta gure eskerrik beroenak ekimen hau aurrera eramaten lagundu duten ikasle, guraso eta laguntzaile bereziei (Soro, Pello Belauntzaran, Unai Zabaleta, Harkaitz Lasarte, Astiz eta Maimur liburudendak eta Leitzako udala). Laburmetraiak ikusi […]
Laburmetraien estreinaldia
4 urteko ikasleen eskutik bi laburmetrai izango dira ikusgai Ekainaren 10ean Leitzako Herri Aretoan 19:30etan. Maimur eta Astiz liburudendetan har ditzakezue gonbidapenak. Animatu!! IRRATI KUÑA
Covi-19
Asteburuan Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 4B taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak eta kontutan izan Web orriko “Covid-19, zer egin etxean” atalean oso erabilgarri suerta dakizkizuekeen baliabide asko […]
IKT atal berria
Teknologia berriak gaur egun hartzen ari diren garrantzia ikusita atal berri hau sortzea erabaki dugu, bai guraso eta baita ikasleentzat ere baliagarria izan daitekeelakoan. Atal honetan ikasleek gehien bat erabiltzen dituzten baliabideen erabilera (gmail, drive…) ahalik eta errazen azaltzen saiatu gara bideo eta tutorialen bidez. Sartu web orriko goiko IKT atalean (edo azpiko irudia klikatu) […]
Aurrematrikula epea irekita
Jakinarazi nahi dizuegu 2018 urtean jaiotako haurrak, eskolaratu ahal izateko, aurre-matrikulaegiteko epea maiatzaren 17tik – 21era (biak barne) izanen duzuela.Behar duzuen informazioa jasotzeko eta zuen seme/alaben aurrematrikula bideratzeko, batez erehelbide honetan egin dezakezue: https://preinscripcion.navarra.es/eu/ (goiko irudia klikatuta bertara eramango zaituzte)Kontutan izan edozein zalantza argitzeko edo aurrematrikula burutzeko, eskolako idazkaritzatik pasazaitezketela honako ordutegi honetan: egunero 9:15etatik […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 17
- Next Page »