5. mailako ikasleek bizikidetza tailer batean hartu dute parte. Hainbat eta hainbat dinamikez gain, gure eskolako patioa ere ederki apaindu dute. Begira ze mural eder egin duten!! Astelehenean inaugurazio ofiziala egin zuten eta bertara ikasleen hainbat familia ere hurbildu ziren. Begira zein talde polita osatzen dugun: ikasleak + familiak + eskola. Denak elkarrekin geldiezinak gara […]
Harri bitxiak!!! 6.maila
6. mailako ikasleak ikasteko gaitasunez gain, sormen paregabea erakutsi digute: harrizko lepoko eta imandun harri ikusgarriak egin dituzte. Argazkiak ikusteko egin klik
Gaitasunak, 5B taldea
Azken hilebeteetan, ikasgelako aniztasunaren inguruan aritu gara. Hortik habiatuta, pertsona guztiek gaitasun ezberdinak ditugula ikasi dugu. Hori dela eta, gure gaitasunak gelakoei erakustea pentsatu genuen eta zuekin ere partekatu nahi dugu. Argazki eta bideo bilduma
5. mailako idazlanak eta IKT erabilera berriak
Euskara eta Gaztelaniako irakasgaietan deskribapenak landu ditugu. Informatika saioak aprobetxatuz gure idazlanak bateratu ditugu eta Padlet izeneko orri batean zintzilikatu ditugu, irudi eta guzti!! Euskaran piztiario bat sortu dugu bakoitzak asmatutako piztiarekin eta gaztelanian berriz, maite dugun pertsona baten deskribapena egin dugu. Espero dugu zuen gustokoak izatea. Gaztelania Euskara
6. maila: efektu optikoa eta Santa Kruzera irteera.
Ederki aritu dira marren artean ilusio ezberdinak ikusten. Azalera lau eta estatiko batean, irudien efektu bisualek mugimendu sentsazio ezberdinak sortarazi dizkiela esan digute. Beste gai batekin ere etorri zaizkigu! Aste honetan Santa Kruzen egon dira eta gurekin partekatu nahi dituzte han igarotako momentuak. Ikusi eta gozatu. Bideoak ikusgai