Lehenengo mailako lagunak Txingudin izan ditugu goiz pasa, bai gustora! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Ateraldia
2. mailako ikasleak Irungo Txingudi ekoetxera joan dira goiza pasa. Toki hau Plaiaundiko parke ekologikoan dago eta bertan hegaztiei buruzko ekintzak egin dituzte. Prismatikoekin ere ibili dira hegaztiak behatzen eta haien mugimenduak aztertzen. Zenbait hegaztiren izenak ikasi dituzte, hala nola, Martin arrantzalea, ubarroia, mokozabala, pagausoa, belatza… Eguraldiak lagunduta goiza bikaina pasa dute. Klikatu eta ikusi […]
Bizikidetza eguna
Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugun bezala Bizikidetza eguna ospatu dugu aste honetan. Goiz pasa bikaina ospatu duguna! klikatu irudiak eta ikusi bideoa eta argazkiak.
Lehen ziklokoen ateraldia
Lehendabiziko zikloko lagunak Aldean izan dira gaur goizean, Santa Kruz ermita inguruan. Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa bikaina egin dutena.
LH 1 Potroko harrobipean
LH1. mailako ikasleak Potroko harrobipean egon dira gaur goiz pasa, landareen proiektuaren baitan belar mota desberdinak biltzen. Goiz pasa polita!
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 7
- Next Page »