Hona hemen 6.mailako neska-mutilak egiten ari diren proiektu solidarioa. J.K.L., Jaso, Konpondu eta Lagundu gailuak aprobetxatuz. Sartu barrura, ikusi bideoa eta gozatuuuuu!!! Ah, eta erakutsi zure alderdi kuttunena eta parte hartu gurekin!!
Inauteriak Erletan
Aurten ere bereziak izan dira inauteriak eta ez nahiko genuken bezalakoak baina gaurkoan eguraldia lagun, taldeka banatuta bada ere musika eta festa usaia zabaldu dugu herrian barrena. Gustora ibili gara! hemen duzue goizak eman duena iruditan bilduta, klikatu eta ikusi!
“Sukaldatu, zuk aldatu”
“Kikilisalda” herriko taldeak gidatuta, “sukaldatu-zukaldatu” kanpaina jarri da martxan eta honen bidez ikasleek eta orokorrean herriko haur eta gazteek dituzten ohiturak aldatu eta osasungarriagoak diren ohituretan heztea da lortu nahi duguna. Urte honetan jarduera ezberdinak planteatu dira eta gaur burutu ditugu lehenengoak eskolan. Mantalaurrekoa jantzi eta sukaldean aritu dira gure ikasleak, janaria prestatzeko momentuaren garrantziaz […]
Azaroak 25
Aurten ere Erleta eskolak bat egin du Emakumearen kontrako indarkeriaren nazioarteko egunarekin. Goizean lanketa ezberdinak egin ditugu geletan eta eguerdian festa giroan elkartu gara frontoian lazo more erraldoi hau osatuz. 6.mailako haurrek lazo more dotore hau ere egin dute eta 3 urteko haurrek ere bideo ikusgarria osatu dute. Klikatu ondorengo irudiak eta ikusi argazki eta […]
Bizikidetza eguna
Urtero bezala bizikidetza eguna ospatu dugu ikasturte honetan ere. Klikatu irudiak eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- …
- 25
- Next Page »