6.mailako ikasleek inguruko pertsona ezberdinei egindako elkarrizketak dituzue ondorengo aldizkaritxoan, interesgarriak benetan! klikatu irudia eta ikusi!
6. maila: efektu optikoa eta Santa Kruzera irteera.
Ederki aritu dira marren artean ilusio ezberdinak ikusten. Azalera lau eta estatiko batean, irudien efektu bisualek mugimendu sentsazio ezberdinak sortarazi dizkiela esan digute. Beste gai batekin ere etorri zaizkigu! Aste honetan Santa Kruzen egon dira eta gurekin partekatu nahi dituzte han igarotako momentuak. Ikusi eta gozatu. Bideoak ikusgai
Aniztasunaren astea
Benetan oparoa eta aberasgarria doa aniztasunaren astea! 6.mailakoek piktogramen inguruan egin duten lantxoa izango duzue ikusgai oraingoan, interesgarria benetan! klikatu irudia eta ikusi.
Ihauteriak 2021
Jakina den bezala aurten ihauteriek beste kolore bat izan dute Erleta eskolan ere eta ezin izan ditugu ohikoak diren kalekira eta emanaldia burutu. Dena den, beste modu batera bada ere, ez gara ihauteriak ospatu gabe geratu eta hemen duzue ospakizunaren laburpentxo bat. Ea gustoko duzuen eta gora ihauteriak!!
5. maila elurretan
Aurreko asteetan, elur mordoa egin du Leitza aldean. Nahiz eta ikasleek oporretan asko gozatu zuten elurrez, urtzear zegoen eta azken aukera aprobetxatu nahi izan zuten. Beraz, botak jantzi eta mendian gora abiatu ziren. Begira zein ongi ibili zinen. Argazkiak
- « Previous Page
- 1
- …
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- …
- 25
- Next Page »