Erleta eskolako langile guztien izenean doakizue hurrengo mezua, ea gustoko duzuen! Animo eta besarkada bat denei!!
Genero tailerrak
Ikasturtean zehar genero tailerrak burutu dituzte Areso eta Leitzako 5.mailako ikasleek Iñigo Aranbarrik gidatuta. Martxoaren 10ean tailer bukaerako emanaldia eskaini zuten eskolako jangelan guraso eta lagunen aurrean. ikusi argazkiak
Gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean
3, 4, 5 eta 6.mailako gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean aritu dira hilabetez soinketako klaseetan. Gozatu ederra hartu dute, mila esker Ateka Beltza herrigunerari. ikusi argazkiak
6. mailakoak Izaban
Urtarrilaren 12tik 17ra 6.mailako ikasleak Izabako kanpinera joan ziren. Bertan, eskiatzeaz gain hainbat ekintza ezberdin burutu zituzten beste eskola batzuetako ikasleekin batera. Esperientzia ahaztezina bezala definitu dute!
Eguberriak 2019
Eguberrietan egindako jaialdiaren aurretik eskolako talde guztiei ateratako argazkiak dituzue hemen. argazkiak
- « Previous Page
- 1
- …
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- …
- 25
- Next Page »