Gaur Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 5 urte B taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Tutorea jarriko da harremanetan taldeko familia guztiekin datozen egunetan egin beharreko jardueren inguruko argibideak eskaintzeko.
Argitalpenak
Aurrematrikulazioa 2021-22
Datorren ikasturterako aurrematrikulatzeko garaian gaude baina Covid 19ak eraginda egora berezia denez, aurrematrikulazio garaia ere atzeratu egingo da. Oraindik data zehatzik ez dakigunez, jakinarazaiko dugu horren berri izaten dugunean.
XALDUN KORTIN, JOLASTU GUREKIN
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kontuak eta kantuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak (goiko irudia klikatu sartzeko). Mendez mende eta ahoz aho etxeetako sukaldeetan transmititu den ondare hori guztion esku jartzea du helburu ekimen honek. Euskokultur Fundazioko patronatukide den Maite Lakar Iraizoz herriz herri eta etxez etxe ibili zen, bertze anitzekin batera, gure aitona-amonen bizipenak biltzen. […]