Aurreko batean aipatu genuen bezala, ikasleek komunikatzean egiten dituzten ohiko akatsen lanketarekin jarraitzen dugu buru belarri. Zer jarri ote du euskara batzordeak sarrera nagusiko “Euskararen txokoan” datozen bi asteetarako? Hemen duzue erantzuna: BI ASTE HAUETAN ZUZENDU BEHARREKO AKATSA: URTEBETZEAK. Goiko irudian dituzue adibide batzuk eta badakizue, etxean ere saiatu zuzentzen. Animo […]
Scape room
6.mailako ikasleek, unitatea errepasatzeko misioekin osatutako Scape Room-a egin zuten ingelesean. Misio guztiak ongi egin ondoren, talde batek lortu zuen kutxa irekitzea, eta saria gela guztiarekin elkarbanatu zuen. Hemen irudia.
Ohiko akatsak zuzentzen
Erleta eskolako Euskara batzordeak gidatuta ikasleek komunikatzerako garaian askotan errepikatzen dituzten akatsak zuzentzeari ekin nahi diogu buru belarri eta etxean ere gurekin bat egitea nahiko genuke. Horretarako eskolako sarreretan euskararen txokoa sortu dugu eta bi astetik behin irakasle, guraso eta gainerakoek haurrei zuzenduko beharreko akats ezberdinak proposatuko ditugu bertan. Ondorengo bi aste hauetan zuzendu beharrekoak: […]
Aniztasun astea
Beti esan ohi dugu aniztasunak aberastu egiten gaituela eta hori garbi geratu da Erletan bizi berri dugun aniztasun astea pasa eta gero. Ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxeko familia ezberdinen bisita jaso dugu egun hauetan eta horri esker kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Aberatsa benetan aniztasun astea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Korrika txikia
Bikaina izan da Korrika txikia! eta bikaina izan da Amazabal institutoko lagunekin, Itzaire haurreskolakoekin eta okille tailerreko lagunekin batera elkarlanean aritzea! Euskal Herria zeharkatu duen korrikarekin bat egin du gure ikastetxeak eta orain arte bezala euskara susatzeko lanean jarraituko dugu! Hemen dituzue eguna laburbiltzen duten bideoa eta argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- …
- 62
- Next Page »