Hona hemen 6.mailako neska-mutilak egiten ari diren proiektu solidarioa. J.K.L., Jaso, Konpondu eta Lagundu gailuak aprobetxatuz. Sartu barrura, ikusi bideoa eta gozatuuuuu!!! Ah, eta erakutsi zure alderdi kuttunena eta parte hartu gurekin!!
Jaso, konpondu, lagundu
Etxean zokoratutako ordenagailu zaharrekin ez dakizuela zer egin? eta proiektu solidario batean parte hartu nahi duzuela? Hemen duzue irtenbidea! Erleta eskolako 6. mailako ikasle – irakasle taldearen eskutik dator mezu hau. Iazko ikasturtean eskolan “hezIKT” proiektua sortu zen eta proiektua horren berri eman digute oraindoan. Proiektu solidario horren partaide izateko gogotsu daudela adierazi dute eta hauxe […]
Inauteriak Erletan
Aurten ere bereziak izan dira inauteriak eta ez nahiko genuken bezalakoak baina gaurkoan eguraldia lagun, taldeka banatuta bada ere musika eta festa usaia zabaldu dugu herrian barrena. Gustora ibili gara! hemen duzue goizak eman duena iruditan bilduta, klikatu eta ikusi!
Bizikidetza hobetuz
Eskolako bizikidetza taldeak sortutako dokumentuak txertatu ditugu sortu berri guzun atal honetan. Sartu eta ikusi, bizikidetza on bat lor dezagun denen artean.
Eguberri on!
Hiruhilekoaren bukaera ez da gustatuko litzaiguken bezalakoa izan… Azken eguneko jaialdia bertan behera utzi behar izan dugu, ikasle eta irakasle asko etxean itxialdian eta orokorrean giroa triste… baina etorriko dira garai hobeak, animo asko eta eutsi goiari!! Eguberri zoriontsuak izan ditzazuela eta ea urte berriak bestelako egoera bat oparitzen digun!! Eguberri eta urte berri on!!
- « Previous Page
- 1
- …
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- …
- 62
- Next Page »