Euskaraldian buru belarri murgilduta gauden honetan, “Erleta” ikastetxea ere “arigunea” izango da. Abestiak dioen bezala, “ahoa bizi bizi, belarriak prest beti, tinko eta briko, euskara!!!”
5. maila, hostoak biltzen.
Arazoak 12an, 5.mailako bi taldeak hostoak biltzera joan ginen, izan ere, plastika irakasgaian erabiliko ditugu. Aprobetxatuz, mendi buelta txiki bat egin genuen. Eguraldi ederra egin zuenez, kanpoan gosaldu eta jolasen bat edo beste egin genituen. Hementxe dituzue argazki batzuk! Animatu ikustera! Argazki bilduma
BERTARATU GABEKO ARRETA PLANA
Ustekabean etorri zaigun osasun krisialdia ikusita, eta ikusita balitekeela etorkizunean aurrez aurreko hezkuntza jarduera eten behar izatea, zuzendaritza taldeak ikastetxeko klaustroarekin batera, ikasleentzako bertaratu gabeko arretarako Plan hau sortu du, ikasleek IKTak erabiltzeko dituzten prestakuntza beharrei aurre egiteko eta, hala, ikastetxeen, ikasleen eta familien artean komunikazio ezin hobea izateko. Azken batean, gure ikasleei ematen diegun […]
Covid-19
Gaur Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez beste kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta 4 A taldea ere konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak.
Haurrek osatutako manifestua
Jakina da aurtengo egoera ez de ohikoa eta alde guztietatik gaurko egoeraren inguruko berriak iristen diren bitartean, haurrek ere badute zer esanik ezarri zaizkien neurrien inguruan… 6.mailako ikasleek gidaturik, ondorengo manifestua sinatu dute eta ondorengo leloak plazaratu nahi izan dituzte:
- « Previous Page
- 1
- …
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46
- …
- 62
- Next Page »