
Denok Bat, guraso elkartea
Gure eskolako Guraso Elkartea “Denok Bat” elkartea da.
Familia guztiak dute aukera elkarteko kide izateko, urteko 20 € ko kuota bat ordainduta.
Kide egitea ez da derrigorrezkoa baina kontutan hartuta elkarteak egiten duen lana oso gomendagarria izan daiteke.
HELBURUAK:
- Guraso eta eskolaren arteko bitartekari lana egitea
- Gurasoei laguntza ematea.
- Familiaren eta eskolaren arteko harremana bultzatzea.
- Gurasoen eta haurren heziketa sustatzea.
- Ikastetxean edo herrian antolatzen diren hezkuntza-jardueretan laguntzea.
Horretarako jarduera desberdinak antolatzen ditu:
1.- Eskolaz kanpoko jarduerak: futbola, haur eta euskal dantza, pilota, sormen tailerra, antzerkia, karatea, soinketa deportiboa, atletismoa,…
2.- Bestelako jarduerak: zinea, mendi irteerak, Olentzero, eskolatik igerilekura, ihauteriak, krosa, festetako umeen eguna, eskolen arteko topaketak, ikasturte bukaerako festa.
3.- Gurasoentzako: tailerrak eta hitzaldiak.
Kideak:
Lehendakaria | Iker Gomez Salbarredi |
Lehendakariordea | Saioa Salbarredi Lazkano |
Idazkaria | Amaia Mariezkurrena Zabaleta |
Diruzaina | Amaia Agirre Elorriaga |
Bokala | Patricia Oyagata Checa |
Kideak | ❏ Itziar Gonzalez Perurena eta Jon Goikoetxea Zabaleta ❏ Paul Erdozia Azkorra eta Ainara Zabaleta Robles ❏ Maria Zabaleta Tellechea eta Moises Andre Rocha Oliveira ❏ Ziortza Barandiaran Olaetxea eta Aingeru Zabaleta Alsua ❏ Iker Gomez Salbarredi eta Arantxi Ariztimuño Zubillaga ❏ Xabier Erbiti Saizar eta Saioa Salbarredi Lazkano ❏ Amaia Mariezkurrena Zabaleta ❏ Amaia Agirre Elorriaga eta Iñaki Agirre Apezetxea ❏ Patricia Oyagata |
Guraso Elkartearekin harremanetan jartzeko: denokbatge@gmail.com