Gaurkoan, otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera dugu, Leitzan “agiragirando” eguna izaten dena. Denok badakigu zergatik… Baina eguna nolabait ere ospatzeko, bestatxo hau eta bideotxo hau egin dugu. Ikusiko duzue zeinen ongi kantatzen duten gure ilasleok! Honatx! https://drive.google.com/file/d/1fa3Za8mAM4k3xj3QYJ1Kyducsunwbmtx/view?usp=sharing
Aurrematrikulazioa 2021-22
Datorren ikasturterako aurrematrikulatzeko garaian gaude baina Covid 19ak eraginda egora berezia denez, aurrematrikulazio garaia ere atzeratu egingo da. Oraindik data zehatzik ez dakigunez, jakinarazaiko dugu horren berri izaten dugunean.
Ihauteriak 2021
Jakina den bezala aurten ihauteriek beste kolore bat izan dute Erleta eskolan ere eta ezin izan ditugu ohikoak diren kalekira eta emanaldia burutu. Dena den, beste modu batera bada ere, ez gara ihauteriak ospatu gabe geratu eta hemen duzue ospakizunaren laburpentxo bat. Ea gustoko duzuen eta gora ihauteriak!!
5. maila elurretan
Aurreko asteetan, elur mordoa egin du Leitza aldean. Nahiz eta ikasleek oporretan asko gozatu zuten elurrez, urtzear zegoen eta azken aukera aprobetxatu nahi izan zuten. Beraz, botak jantzi eta mendian gora abiatu ziren. Begira zein ongi ibili zinen. Argazkiak
Haur Hezkuntzako haurrak elurretan
- « Previous Page
- 1
- …
- 44
- 45
- 46
- 47
- 48
- …
- 68
- Next Page »