Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kontuak eta kantuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak (goiko irudia klikatu sartzeko). Mendez mende eta ahoz aho etxeetako sukaldeetan transmititu den ondare hori guztion esku jartzea du helburu ekimen honek. Euskokultur Fundazioko patronatukide den Maite Lakar Iraizoz herriz herri eta etxez etxe ibili zen, bertze anitzekin batera, gure aitona-amonen bizipenak biltzen. […]
Eguberriak 2020
Bistan da aurtengo eguberriak ez direla aurreko urteetan bezalakoak izango eta berdin Erleta eskolan ere, ez dugu urteetan ospatu dugun emanaldia eskaintzeko aukerarik izango… dena den, ez pentsa etsia hartu eta ezer egon gabe egongo garenik… hasteko, hemen dituzue gure taldeen argazkiak, bai haur eta baita irakasleak ere dotore jantzita!! Eta amaitzeko, nola ez! hemen […]
Egipto: Nilo ibaiaren oparia
Hiruhileko honen amaieran Egipto gaia landu dugu 3.mailako ikasleekin; eta amaiera polit bat emanez, Tutankamon faraoia bihurtzeko aukera izan dute. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso polita izan da Egiptora egin dugu bidaiatxo azkarra. https://photos.app.goo.gl/2U8c3oxuPdEFuK5x5
Aniztasunaren eguzkilorea-5.maila
Ezagutzen al duzue Rozalén abeslaria? Bere “girasoles” kantan oinarritu gara aniztasunari buruzko hausnarketa bat egiteko. Pena merezi du bideoklipa ikustea, gauza asko irakasteaz gain, oso dibertigarria baita. Gelan dantza pixkat bat ere egin dugu. Hemen uzten dizuegu egindako eskulana! Animatu ikustera hemen klik eginez.
Azaroaren 25a Erletan
Azaroaren 25a izaki, aurten ere aho batez ezezkoa eman diogu emakumeen kontrako indarkeriari Erleta ikastetxean. Irudian klikatu eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 45
- 46
- 47
- 48
- 49
- …
- 68
- Next Page »