Bazkariak eskolako sukaldean bertan prestatzen dira eta menua web orri honetan hilabetero zintzilikatuko da.
Hilabetero ordainduko da banku bitartez.
Aurten, egoera berezia dela eta ez da noizbehinka gelditzeko aukera izanen, salbuespen egoera ez bada. Hala denean, astelehenean, telefonoz zuzendaritzan abisatu behar da.
Egoera sozioekonomiko ahulean egon daitezken familiak Ongizate Zerbitzura jo dezakete, diru laguntzak lortzeko behar diren txostenak eskuratzeko eta ondoren eskolan aurkezteko.
Aurten siesta zerbitzua izanen da 3 urteko ikasleentzat. Horretarako gela bat egokitu da.
Jangelako zerbitzuari dagozkion jakinarazpenak edo eta zalantzak honako helbide elektronikora (jangelaerleta@gmail.com) edo eta telefonora (948510806)bideratuko dira.
Langileria:
Arduraduna eta Administraria | Susana Urkola, Asun Zabaleta |
Sukaldari eta sukaldari laguntzailea | Mª Pilar Artola |
Hezitzaileak | Arantxa Barriola, Lourdes Zubiri, Mari Sukunza, Begoña Sagastibeltza, Babesne Ezkurra |
Eskolan bertan jangela zerbitzua eskeintzen da, bai garraiatuak nola herriko ikasleentzat ere. AUSOLAN enpresak kudeatzen duelarik.