Jakina den bezala aurten ihauteriek beste kolore bat izan dute Erleta eskolan ere eta ezin izan ditugu ohikoak diren kalekira eta emanaldia burutu. Dena den, beste modu batera bada ere, ez gara ihauteriak ospatu gabe geratu eta hemen duzue ospakizunaren laburpentxo bat. Ea gustoko duzuen eta gora ihauteriak!!
Haur Hezkuntzako haurrak elurretan
XALDUN KORTIN, JOLASTU GUREKIN
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kontuak eta kantuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak (goiko irudia klikatu sartzeko). Mendez mende eta ahoz aho etxeetako sukaldeetan transmititu den ondare hori guztion esku jartzea du helburu ekimen honek. Euskokultur Fundazioko patronatukide den Maite Lakar Iraizoz herriz herri eta etxez etxe ibili zen, bertze anitzekin batera, gure aitona-amonen bizipenak biltzen. […]