Gaurkoan ere tailer ugariz gozatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako lagunek: sorospen tailerrak, sukaldaritza, haizearen gurpila egin dute, plastika tailerrak inglesez, matematika erronkak, hizkuntza landu dute ipuin bat ordenagailu bidez landuz, antzeztuz, komiki moduan adieraziz eta legoekin irudikatuz… eta nola ez, gure eskerrak Eunate Lopezi erakutsi digun guztiarengatik. Klikatu irudia eta ikusi tailerretako batzuen argazkiak.
Euskara hobean hobe!
Iaz bezala aurten ere euskara modu txukunean erabiltzen saiatuko gara besteak beste egunerokoan egiten ditugun ohiko akatsak zuzenduz. Ondorengo irudietan dituzue ikastetxeko euskara batzordeak luzatu dizkigun adibide batzuk, eta kontuan izan gure web gunean ere baduzuela zalantzak argitzeko baliagarriak izan daitezken argibideak biltzen dituen “euskara hobean hobe!” atala. Euskara hobean hobe!
Ihauteriak
Aurten bai! ihauteriak behar bezala ospatzeko aukera izan dugu! eta nola ez, haurrak pozik, familiak pozik eta herri osoa pozik! klikatu irudia eta ikusi bideoa eta argazkiak.
Bertso saioa
Aste honetan bertso saioa eskaini diete 6.mailako lagunek 5.mailako lagunei eta abilezia bikaina bereganatzen ari direla ikusi dugu! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
2023-24 Ikasturteko jardunaldia
Iazko ikasturtean egindako bozketan jardunaldia jarraia izatea erabaki zen eta aurten, abenduaren 12ko astean 526/2022 ebazpenean argitaratu zen bezala, gurasoei jardunaldi jarraiari buruzko balorazioa pasa zitzaizuen eta datorren ikasturteari dagokion jardunaldia erabakitzeko bozketa eskola kontseiluan egin zen. Argitalpen honen bidez jakinarazi nahi dizuegu zuen balorazioak eta eskola kontseiluko gainerako kideen iritziak ikusita, abenduaren 19an burutu […]
- 1
- 2
- 3
- …
- 29
- Next Page »