Apirilaren 23an, Liburuaren egunaren ospakizunaren baitan, Kulturartekotasuna sustatzeko ekimen bat aurrera eraman dugu. Ama hizkuntza euskara ez duten familiak gonbidatu ditugu eskolara, beraien hizkuntzan “Artzain gezurtia” ipuina kontatzera. Hona hemen irudi batzuk:
Haur Hezkuntzako lagunak Basaberen
Eguraldi ederra lagun, egun bikaina pasa berri dute Haur Hezkuntzako lagunek Lezaungo Basaberen. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Derrigorrez, musurik ez
5 urteko HA-ko ikasleek, Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren aitzakian, “Derrigorrez musurik ez” Ipuin liburuaren lanketa egin dugu. Hori horrela izanik, ikasleekin bideotxo bat sortu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Derrigorrez musurik ez! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Ihauteriak
Eguraldia lagun, bikaina izan da aurten ere ihauteri festa! Erleta eskola baserri bihurtu dugu gaurkoan eta artalde, txorimalo, barazki eta baserritarrez atsauretu gara ikasle, irakasle eta ingurukoak. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Eguberri jaialdia
Beste behin jendez lepo, dotorea izan da Erleta eskolako eguberri jaialdia! eskerrik asko denei eman duzuen erantzunarengatik, ikusi bideoa eta gozatu! Eguberri zoriontsuak eta urte berri on denei!
- 1
- 2
- 3
- …
- 19
- Next Page »