Datorren ikasturtera begira jarri garen honetan sartuko zaizkigun 3 urteko ikasle berriei zuzendutako informazioa luzatzen dizuegu (ikastetxeari eta haurren egokitzapenari buruzko informazioa). Klikatu irudia eta ikusi.
2022-23 Ikasturtea
Segidan dituzue datorren ikasturtean izango dugun egutegia eta ekarri beharreko liburu eta material zerrenda.
6. mailakoei agurra
6. mailako lagunak ere agurtu genituen eskolako azken egunean. Irakasle izandakoak, ikaskideak eta gurasoak elkartu ginen eta hau ere ekitaldi hunkigarria izan zen benetan. Zorte on institutuan lagunak! klikatu irudiak eta ikusi argazkiak eta bideoa.
Kontxi, Mila eta Sagrariori agurra
Azken egun benetan berezi eta hunkigarria izan dugu Erletan. Hasteko, azken urte luze hauetan irakasle, lankide eta lagun izan ditugun hiru kide agurtu ditugu, Sagrario, Kontxi eta Mila hain zuzen ere. Polita izan da hiru bidelagun hauei merezi duten omenalditxoa eskaintzea. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Azken eguna Jangelan
Azken eguna izan da gaur jangelan eta 6.mailako lagunak agurtu ditugu. Horretaz gain ur festa ere izan dugu! ikusi ikusi…