6. mailako lagunen txanda izan da oraingoan eta datozen egunetan ospatuko dugun Korrikaren inguruko xehetasunak eman dizkugute. Klikatu irudia eta entzun.
Martxoak 8
Aurrera begira bidea eginez jarratu nahi dugu Erleta eskolan ere. Martxoaren 8ko ospakizunaren bideoa ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi.
Eskolaldi aldaketaren prozedura
Dakizuen bezala datorren ikasturtean izango dugun jardunaldia erabakitzeko prozesuan gaude. Klikatu irudia eta hor duzue jakin beharreko informazioa.
Derrigorrez, musurik ez
5 urteko HA-ko ikasleek, Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren aitzakian, “Derrigorrez musurik ez” Ipuin liburuaren lanketa egin dugu. Hori horrela izanik, ikasleekin bideotxo bat sortu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Derrigorrez musurik ez! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Ihauteriak
Eguraldia lagun, bikaina izan da aurten ere ihauteri festa! Erleta eskola baserri bihurtu dugu gaurkoan eta artalde, txorimalo, barazki eta baserritarrez atsauretu gara ikasle, irakasle eta ingurukoak. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 36
- Next Page »