Pasabideak apaindu ditugu, petoak prestatu, lekukoak sortu, taldeka korrikaren ibilbidea marraztuz joan gara… Erleta eskolan ere prest gaude Korrikarekin bat egiteko! Dakizuen bezala bihar pasako da gure herritik; “Itzaire” Haur Eskola, “Denok bat” guraso elkartea eta “Erleta” eskolaren artean eramango dugu lekukoa 1289. kilometroan eta ea animatzen zareten gurekin bat egitera!! Zabalonea ingurutik Telleri ingururainokoa izango da gurea eta aurreikuspenen arabera 16:30 inguruan iritsiko da. Animatu!!
Utzi erantzuna