Azken egun benetan berezi eta hunkigarria izan dugu Erletan. Hasteko, azken urte luze hauetan irakasle, lankide eta lagun izan ditugun hiru kide agurtu ditugu, Sagrario, Kontxi eta Mila hain zuzen ere. Polita izan da hiru bidelagun hauei merezi duten omenalditxoa eskaintzea. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Azken eguna Jangelan
Azken eguna izan da gaur jangelan eta 6.mailako lagunak agurtu ditugu. Horretaz gain ur festa ere izan dugu! ikusi ikusi…
Jantokia
Jateaz gain bestelako ekintza mordoa burutu dute aurten ere gure eskola jantokian. Ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Euskal Herria mendi erronka
Asteburu honetan Leitzan ospatuko den “Euskal Herria mendi erronka” dela eta gure ikasleak lanketatxo bat egiten aritu dira. 5 eta 6. mailako ikasleek mendi erronkako antolatzaileetako batzuk eskainitako hitzaldia entzun dute eta 4. mailako haurrek mendi erronkako zati bat markatu dute. Badakizue, bihar denak korrikalariak animatzera! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Topaketak 2022
Aspalditxoko partez haur, guraso eta eskola arteko XXI.topaketak ospatu dira asteburu honetan Leitzan Areso, Leitza, Ezkurra, Arano eta Goizuetako lagunak bilduz. Eguraldia lagun, egun bikaina izan zen bertaratu zirenentzat. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- …
- 36
- Next Page »