Gaurkoan institutoko lagunekin elkartu eta festa bikaina egin dugu aterpea inauguratuz. eskerrik asko denei hain bizkotxo goxoak prestatu eta ekartzeagatik! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Elikagai bilketa Erletan
Urtero bezala aurten ere Leitzako elikagaien bankuko kideak lanean ari dira elikagaien falta dutenentzat ahalik eta gehien biltzeko asmoz. Aurten bilketa Erletan burutuko da, azaroaren 21etik 25era, goizeko 8:45etatik 9:00etara jangelan. Animatu eta ea denen artean bilketa bikain bat egiten dugun!! klikatu ondorengo irudia eta ikusi bideoa.
Inauterietako bozketa
Ez gara erotu, ez! oraindik ez dira inauteriak iritsi baina burua inauterietan pentsatuz izan dugu aste honetan. Datozen inauterietan zertaz mozorrotuko garen erabakitzeko aukera izan dute gure ikasleek, inauteri gai ezberdinak proposatu dituzte eta ikastetxe mailako bozketa burutu dugu. Eta zertaz mozorrotuko garen azkenean? ba ikusi irudian gure bozketak zer eman duen! beraz, hasi buruari […]
Elkarrekin bizi!
Urtero bezala aurten ere bizikidetza hobetzeko asmoz egun pasa ibili gara eta eguraldia lagun, egun bikaina igarotzeko aukera izan dugu! klikatu irudiak eta ikusi bideoa eta argazkiak.
Eskolaz kanpoko jarduerak
Dakizuen bezala urri hasieran emango diegu hasiera eskolaz kanpoko jarduerei. Arratsaldeko 15:40-tik 16:30-etara burutuko dira eta hurrengo taulan duzue ekintza bakoitzaren kokalekua.
- « Previous Page
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- 36
- Next Page »