Datorren astea berezia izango da Erleta eskolan, izan ere, aniztasuna izango dugu oinarri astelehenetik ostiralera bitartean. Jakina da ikasleek eskolan lantzen dituzten balore eta jarrera desberdinek, ondoren gizartean parte hartuko dugun heldu aktibo bezala ekarpenak izan ditzaketela. Hori dela eta, datorren astean eskolan maila guztietan dibertsitate funtzionala landuko dugu ikuspuntu zabal batetik. Desberdintasunarekiko sentsibilizazio astea […]
3. mailako ikasleak Karrape Irratian
Gaurkoan 3.mailako ikasleetako batzuk Karrape Irratian izan dira “First lego league” izeneko proiektuan bizi duten esperientzia kontatzen. Entzun nahi duzue? klikatu irudia eta entzun irratsaioa.
Mattin eta Kattalin
Euskarabideak sortutako ondorengo webgunea jarri nahi dizuegu eskura. “Mattin eta Kattalin” bideo laburrez osatutako webgune bat da, haurrei ahozko ondarea modu erakargarrian transmititzea helburu duena. Horretarako, 8-10 minutuko iraupena duten bost bideo sortu dira eta hauetan bi pertsonaiek parte hartzen dute: Mattinek eta Kattalinek. Mattin mutilak eta Kattalin azerikoak zenbait pasarte bizi dute, oso modu […]