Proiektu dotorea HH-ko 5 urteko ikasleek burutu dutena. Leitzari buruzko informazio zabala biltzen duen eskuorria sortu dute herrian zabaltzeko asmoz. Bertan Leitzako Aurrera elkarteari, mendiei, baserri auzoei, toki kuttunei, landetxeei eta ospakizunei buruzko informazio idatzia bildu dute eta Leitzako bertso eta abesti ezberdinen bideoak ere bildu dituzte QR kodeen bidez. Karrape irratian ere izan dira […]
Haur Hezkuntza salting-en
Ikasturteari amaiera behar bezala emateko egun pasa ederra egin dute Haur Hezkuntzako lagunek Iruñan. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Liburuaren eguna
Apirilaren 23an, Liburuaren egunaren ospakizunaren baitan, Kulturartekotasuna sustatzeko ekimen bat aurrera eraman dugu. Ama hizkuntza euskara ez duten familiak gonbidatu ditugu eskolara, beraien hizkuntzan “Artzain gezurtia” ipuina kontatzera. Hona hemen irudi batzuk:
Haur Hezkuntzako lagunak Basaberen
Eguraldi ederra lagun, egun bikaina pasa berri dute Haur Hezkuntzako lagunek Lezaungo Basaberen. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Derrigorrez, musurik ez
5 urteko HA-ko ikasleek, Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren aitzakian, “Derrigorrez musurik ez” Ipuin liburuaren lanketa egin dugu. Hori horrela izanik, ikasleekin bideotxo bat sortu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Derrigorrez musurik ez! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 8
- Next Page »