Gaur, ekainaren 21a, ikasturteko azken eguna izan dugu. Oso egun polita izan da, batez ere, 6. mailako ikasleak agurtu ditugulako ekitaldi zume baina polit batekin. Beraiek eskerrak eman dizkigute irakasle guztioi, baina, irakasleok sorpresa polita prestatua genuen beraientzat! Jaionek, bere ahots zoragarriarekin, Ander Fuentes “Itturri”-k sortutako bertsoa kantatu dielako.
Emozioz beteriko momentuak bizitu ditugu denok, bai ikasle baita irakasleok ere. Malkoak izan dira tarteko, baina zorioneko malkoak izan dira.
Zorionak ikasle guztiei, eta zuen ibilbide berri horretan zorterik onena opa dizuegu denoi, eta ez ahaztu bisitan etortzea!!!
Orain, merezitako udaz gozatu!!!
Utzi erantzuna