5. mailako ikasleak euskaraldia ospatzeko abesten eta dantzan ibili dira. Argazkiak ikusi nahi badituzu, beheko estekan klikatu. 5.mailako ikasleak- euskaraldia
Leitzako maketa J.M. Elosegirekin
Ingurunean Leitza landu dugu eta horren harira, udeletxera joan gara, JM Elosegik eginik duen maketa ikustera. Bertan, J.M. Elosegik maketa egiteko eman dituen pausuak zein izan diren, informazioa nola bildu duen… azaldu digu. Oso interesgarriak izan dira eman dituen azalpenak.
Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan
Urtero bezala “elkarrekin bizi” eguna ospatu dugu ikastetxean. Oso egun polita izaten da denak batera ateratzen garelako ongi pasatzera. Hementxe ikusgai egunak eman duena, bideo moduan eta ikasleen ahotik kontatua. Beheko estekan klikatu ikusi ahal izateko. Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan (bideoa)