Jateaz gain bestelako ekintza mordoa burutu dute aurten ere gure eskola jantokian. Ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
5. maila komikiak kontatzen
5. mailako lagunek komiki bikainak sortu dituzte eta Haur Hezkuntzako 5 urtekoen bi geletan izan dira gaurkoan kontatzen. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Haur Hezkuntza igerlekuan
Ikasturtea behar bezala amaitzeko eta aspaldiko partez ateraldia egin dugu Haur Hezkuntzako haur eta irakasleek igerilekura. Egun bikaina izan da benetan!! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
4. maila Orion
Orion izan ziren atzokoan 4. mailako lagunak eta egun bikaina pasa zuten! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
1.maila Joku Olinpikoak prestatzen
Grezia eta Erroma gaiekin lotuta egindako proiektuaren harira, JOKU OLINPIKOAk landu dituzte 1. mailako lagunek eta besteak beste berriki bi gurasoren bisita jaso zuten. Mikelek Rugbyko erakustaldia egin zien eta baloiaren forma eta zenbait jaurtiketa egiteko aukera izandu zuten ikasleek. Xabierrekin ere oso gustora aritu ziren, harria auzolanean nola garraiatzen zuten ikertzeko aukera eduki zuten […]