Martxoaren 18tik 22ra (biak barne) bitartean zabalik izango duzue datorren ikasturterako aurrematrikula burutzeko epea.
Helarazi beharreko dokumentazioa (telematikoki egiten baduzue erantsita eta utziko ez balizue eskolara bidali posta elektronikoz cpleitza-administracion@educacion.navarra.es helbidera).
- Familia Liburuaren fotokopia osoa.
- Gizarte segurantzako txartelaren fotokopia.
- Haurraren txertaketa-orriaren fotokopia.
- Inprimakiko datu guztiak beteta.
- Ikasleak eritasun, alergia, elbarritasun edo beste osasun arazoren bat baldin badu, medikuaren agiri txostena.
- Udaletxean eskatutako erroldatze agiria, bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta gutxienez haren guraso edo legezko tutoreetako bat.
- Guraso/tutoreen NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
Utzi erantzuna