Euskararen kriseiluaren egitasmoa aurrera eraman dugu eskolan bi hilabetez. LHko lehendabiziko eta bigarren zikloetako ikasleek etxean izan dute kriseilua eta hainbat erronka bete dituzte, kriseiluaren sua piztua mantenduz. Lan bikaina! Aurreko ostiralean berriz, eskolako patioan elkartuta jai giroan bukaera eman zioten egitasmoari. Gora euskara, gure hizkuntza! ikusi bideoa: Euskararen kriseilua
Lehen Gizakiak
Kaixo: Dinosauroen garaian museorako hezurra aurkitu genuenean, “GRRRR” handia entzun eta denboraren makinara sartu ginen laser batean!! Baina etxera itzuli orduko Urdintxok makina berriz martxan jarri zigun eta… Hara! Non ote gaude? Haitzuloa! Eta zeinen polita dagoen margotuta! UFFF! Lehen Gizakiaren garaian gaudela uste dut. Kanta eta guzi: Urki (Maddi-Jone) Haitzulotan jatorrak Urki (Maddi-Jone) ehiztari […]
Euskal balea Erletan – 2. maila
“- Kaixo! Zer moduz? – Apaizak hobeto!” Horrelaxe esaten omen zuten garai bateko arrantzaleek… Izan ere, 2. mailako ikasleek itsasoaren gaia ikasi dute. Gai honetan euskal arrantzaleak eta balearen ehizak euskaldunon historian izan duen garrantziaz aritu dira bereziki. Bidenabar, aspaldian izan ziren euskal nabigatzaile eta pirata batzuk ere ezagutu dituzte. Bukatzeko, itsasoko animalia batzuen lanak […]
Agiragirando
Gaurkoan, otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera dugu, Leitzan “agiragirando” eguna izaten dena. Denok badakigu zergatik… Baina eguna nolabait ere ospatzeko, bestatxo hau eta bideotxo hau egin dugu. Ikusiko duzue zeinen ongi kantatzen duten gure ilasleok! Honatx! https://drive.google.com/file/d/1fa3Za8mAM4k3xj3QYJ1Kyducsunwbmtx/view?usp=sharing
Erasote inguruan…
Udazkeneko hego haize epelarekin hortxe joan ziren 1. mailakoak Erasote auzora ezkur, gaztain, mizpira… biltzera. Gustora asko ibili ziren tuneletan kukutan. Ederki pasa zuten eguna! Argazkiak ikusteko hemen klikatu: https://photos.app.goo.gl/j4dJ58NPQ1dbrmGe9