Gaurkoan 3.mailako lagunak Tolosako Nazioarteko Txontxongiloen Zentroan izan ditugu goiz pasa. Antzezlana ikusteko aukera izan dute eta tailerrak ere burutu dituzte. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Mendi irteera
Lehengo astean mendian izan genituen bigarren mailako lagunak eta Sagrario irakasle izandakoaren bordan landareak landatzeko aukera izan zuten. Giro paregabea izan zuten lagun eta honekin batera Sagrarioren jakinduriaz gozatzeko aukera izan zuten. ESKERRIK ASKO SAGRARIO!
Euskararen eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz kantari aritu gara Erleta eskolan. Ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi.
Azaroak 25
Tratu onen alde agertu da oraingoan ere Erleta eskola Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin bat eginez. Ikastetxean jarduera ezberdinak burutu ondoren institutoko lagunekin bat egin dugu aldarrikapenak ozen abestuz. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Txingudin
Lehenengo mailako lagunak Txingudin izan ditugu goiz pasa, bai gustora! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- 25
- Next Page »