Lasai, ez gara erotu ez, oraidik ez dira inauteriak iritsi… baina bai, inauteriak izan ditugu hizpide egun hauetan Erletan. Zein ote da datozen inauterietarako aukeratu dugun gaia? Ba gela guztietan bozkak burutu ondoren eta ordezkarien batzarrean bozkak aztertu ondoren, hauxe duzue emaitza: LEITZAKO PESTAK.
Bizikidetza eguna
Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugun bezala Bizikidetza eguna ospatu dugu aste honetan. Goiz pasa bikaina ospatu duguna! klikatu irudiak eta ikusi bideoa eta argazkiak.
Reyno Gourmet
Gaurkoan 6.mailako lagunek Reyno Gourmet ekimenaren baitako ekintza burutu dute, bertako ekoizpena, kalitatezko elikagaiak eta plater orekatuen inguruko lanketa eginez. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Ikasle ordezkerien lehenengo bilkura
Gaur burutu da ordezkarien lehen bilkura, Lehen Hezkuntzako gela guztietako ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu direlarik. Pozik gaude ekimenarekin, aurrerantzean beharren arabera bilduko dira baina ikasleei hitza emateko bidea irekiko duelakoan gaude, elkarlanean giro onean lanean aritzeko asmoz. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Liburutegian
6. mailako lagunak herriko liburutegian izan ditugu bisitan lanketatxo bat egiteko asmoz.
- « Previous Page
- 1
- …
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- …
- 35
- Next Page »