Aste honetan 4.mailako ikasleak Karrape irratian izan dira. Hemen dituzue saioak entzungai, klikatu irudiak eta entzun.
Patxi Zubizarretaren bisita
“Usoa, hegan etorritako neskatoa” liburua tertulia dialogikoetan landu ondoren, Patxi Zubizarreta egileran bisita jaso dute 3.mailako lagunek herriko liburutegian. Benetako plazerra izan da Patxirekin egotea, izugarri gustora egon dira gure ikasleak! Eskerrik asko Patxi eta eskerrik asko Arkaitz herriko liburuzainari ere.
1. zikloa Orion
Gaur biharretan Orion izango ditugu 1.zikloko lagunak. Hementxe duzue gaur ateratako talde argazkia.
Aniztasuna familia ereduetan
Azken urteotan ohi dugun bezala “Aniztasun astea” ospatu berri dugu Erletan eta aurtegoan familia eredu ezberdinek izan dute protagonismoa. Lanketa ezberdinen artean bideoklip bat grabatu dugu eta hementxe duzue ikusgai, klikatu irudia eta ikusi!
Scape room
2. mailako lagunek Egipto gaiari bukaera emateko scape room-a burutu dute. Proposatutako erronkak trebetasun handiz ebatzi dituzte eta gelatik garaiz ateratzea lortu dute !(46:59). Egiptori buruz asko ikasi dutenez merezitako diploma jaso dute opari moduan.
- « Previous Page
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- 35
- Next Page »