Naturaz eta kirolaz gozatuz, elkar zaindu eta lagunduz, bizikleta itzulia egin dute 4. mailako lagunek ostiral honean. Eguraldia lagun, goiz bikaina pasa dutena! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Korrika
Pasabideak apaindu ditugu, petoak prestatu, lekukoak sortu, taldeka korrikaren ibilbidea marraztuz joan gara… Erleta eskolan ere prest gaude Korrikarekin bat egiteko! Dakizuen bezala bihar pasako da gure herritik; “Itzaire” Haur Eskola, “Denok bat” guraso elkartea eta “Erleta” eskolaren artean eramango dugu lekukoa 1289. kilometroan eta ea animatzen zareten gurekin bat egitera!! Zabalonea ingurutik Telleri ingururainokoa […]
Aurrematrikula
Martxoaren 18tik 22ra (biak barne) bitartean zabalik izango duzue datorren ikasturterako aurrematrikula burutzeko epea. Helarazi beharreko dokumentazioa (telematikoki egiten baduzue erantsita eta utziko ez balizue eskolara bidali posta elektronikoz cpleitza-administracion@educacion.navarra.es helbidera). Familia Liburuaren fotokopia osoa. Gizarte segurantzako txartelaren fotokopia. Haurraren txertaketa-orriaren fotokopia. Inprimakiko datu guztiak beteta. Ikasleak eritasun, alergia, elbarritasun edo beste osasun arazoren bat […]
1. zikloa Salting-en
Iruñako Salting-en izan dira gaurkoan 1. zikloko lagunak, goiz bikaina izan da! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Sute simulakroa
Suhiltzaileen sirena hotsak izan ziren nagusi atzokoan Erletan baina ez dadila inor larritu, sute simulakroa burutu genuen herriko suhiltzaile boluntarioen laguntzaz. Beste behin ere eskerrik asko lagunak!
- « Previous Page
- 1
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- 35
- Next Page »