4 urteko haurrek landu duten leitzaldeko animalien proiektuari amaiera emateko “Aitonaren ipuinak” pelikula sortu dute. Leitzako baserri giroa, soroak, baratzak, baserriak eta baserriko animaliak dira bertan protagonista bertako hizkuntzan hornituta. Eta bereziki edadetu edo adinduen eta haurren arteko sokak ematen dio oinarria guzti honi, pelikula bikaina benetan!!! Leitzako Herri aretoa birritan bete zen ekainaren 13an […]
Azken eguna Haur Hezkuntzan
Egun benetan polita izan da azkenekoa eta behar bezala pozik eta gustora eman diogu bukaera ikasturteari. Ongi pasa uda eta datorren ikasturterarte lagunak! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
6. mailako lagunei agurra
Bederatzi urte eskolan sartu zinenetik eta makina bat euri bota du geroztik… begira begira nola hazi zareten… Azken ikasturteetan egin ohi dugun bezala, agur xume eta hunkigarria eskaini diegu aurtengoan ere 6. mailako lagunei. Zorte on aurrerantzean lagunak!!
Ateraldia Salting-era
Ikasturtearen azken ostikoetan gauden honetan Haur Hezkuntzako lagunak Iruñako Salting-en izan dira, ez dakizue ze ongi pasa duten eta ze gustora ibili diren!! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Asko balio duzu!
Oraingoan 3. mailako ikasleek musikako Ander irakaslearekin sortutako “Asko balio duzu” bideoklipa aurkezten dizuegu, bikaina benetan!! Abestia bikaina, bideoklipa ere eta bidean ikusi eta ikasi duten guztia ere! aupa Ander eta aupa 3. mailako lagunak!
- « Previous Page
- 1
- …
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- …
- 35
- Next Page »