Oraingoan 2. mailakoen txanda izan da eta saio dotoreak eskaini dizkigute. Entzun nahi badituzue klikatu irudiak eta entzun.
Antzerki emanaldia
Haur Hezkuntzako zikloari bukaera emateko bi antzerki prestatu eta guraso eta Haur Hezkuntzako ikasleei emanaldia eskeini genien ilusio handiarekin. Hemen duzue emaitza. Klikatu irudia eta… 5 urtekoak.
Aitonaren ipuinak
4 urteko haurrak burubelarri aritu dira azken boladan “Aitonaren ipuinak” pelikula grabatzen. Emaitza ikusi nahi baduzue Herri Aretoan izanen duzue aukera datorren asteartean, ekainaren 13an. 18:00etan izango da lehen pasea baina dagoeneko gonbidapenak bukatu direnez ez geratu 19:30etan izango den bigarren paserako sarrerarik gabe! Maimurren dituzue eskuragarri musutruk.
Mus, eskoba, enbido, punttu, ordago…
Azken txanpa honetan, familiak gure artean izan ditugu hain ahaztuta dauden mahai jolasei bultzada bat emateko. Parte hartzea ikaragarria izan da eta bizipen ahaztezina guretzat! Ea sortutako giro honekin jarraitzen duzuen pantailak alde batera utziz. 5.maila. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Eskerrik asko Maialen eta Eunate
Tailerrak amaitu dira jada eta ezin geratu esker bero bat eman gabe. Gure artean izan ditugu herriko bi erizain, Eunate eta Maialen. Lehen sorospen tailerren inguruan aritu gara eta ikasleek primerako ikasketa jaso dute ustekabeko momentuetan erantzule izateko. Ibilbide paregabea eta funtsezkoa izan da. Eskerrik asko bikote!! 3. zikloa. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- …
- 35
- Next Page »