Haur Hezkuntzako guztiak Kili kili jolas parkean izan gara aste honetan. Bai ongi pasa dugula! bikaina izan da gora eta behera zilipurdika ibiltzea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Egipto 3.mailan
LH3 ko ikasleek Egipto landu behar dute eta gaiari hasiera emateko bi guraso etorri dira Egiptori buruz hitz egitera. Eskerrik asko Aitziber eta Ione! Hementxe argazki bat edo beste.
Simulakroa
Gaurkoan sirena hotsak, kea eta suhiltzaileak hara eta hona somatu izango dituzue eskola inguruan baina lasai, ezta inolako suterik izan! simulakro bat burutu dugu herriko suhiltzaile boluntarioekin elkarlanean. Eskerrik asko lagunak!
Eguzki sistema 5.mailan
Uauuuuuu! a ze lana burutu duzuen 5.mailakoek! Zuen pasabidea ederki apaindu duzue! espazioari buruz asko ikasi nahi duenak badaki, anpliazioko 2. solairura joan eta gozatuuu!! aupa zuek!! mundialak zarete!! Zuen irakasleak, Sonia eta Sandra. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Elikagai bilketa
Erantzun bikaina izan du Turkia eta Siriako kaltetuei bidaltzeko antolatutako elikagai bilketak. Beste behin ere eskerrik asko bihotzez eskolako familiei eta herritarrei erakutsi duzuen solidaritateagatik!
- « Previous Page
- 1
- …
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- …
- 35
- Next Page »