Aste honetan bertso saioa eskaini diete 6.mailako lagunek 5.mailako lagunei eta abilezia bikaina bereganatzen ari direla ikusi dugu! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Eguberri jaialdia
Bi urte berezi hauen ondoren berriz ere Eguberri jaialdia burutzeko aukera izan dugu aurten. Jaialdi bikaina eta gustora ikasle, guraso eta irakasle guztiak!! Hemen dituzue taldeen argazkiak eta jaialdiaren bideoa. Eguberri zoriontsuak eta urte berri on guztioi!
Ongi bizi Bittorio!
Erretiro garaia iritsi zaio Bittorio gure irakasleari eta urte guzti hauetan egin duen lanarengatik eskerrak emanez, hementxe duzue ikastetxeko lagunek eskaini genion festatxoa. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Buruhandien bisita
Sorpresa bikaina jaso dute Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrek, buruhandien bisita alajaina! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Mikel Nieveri omenalditxoa
Jakina da Mikel Nievek txirrindulari munduan egin duen ibilbidea eta gure ikasleek ere omenalditxo bat eskaini nahi izan diote eta bide batez ibilbide horri buruz dituzten galdera eta zalantzak galdetu dizkiote. Eskerrik asko Mikel gure deiari ertantzuteagatik eta gurekin ratotxo eder hau pasatzeagatik! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- …
- 35
- Next Page »