Gaur burutu da ordezkarien lehen bilkura, Lehen Hezkuntzako gela guztietako ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu direlarik. Pozik gaude ekimenarekin, aurrerantzean beharren arabera bilduko dira baina ikasleei hitza emateko bidea irekiko duelakoan gaude, elkarlanean giro onean lanean aritzeko asmoz. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Liburutegian
6. mailako lagunak herriko liburutegian izan ditugu bisitan lanketatxo bat egiteko asmoz.
Guraso bileren balorazioak
Ikasturte hasieran burututako guraso bilerak baloratzeko galdetegi batzuk pasa zitzaizkien familiei. Hemen dituzue galdetegi horien emaitzak, elkarlanean egindakoak hobetzen joateko asmoz. “2024-25 ikasturtea” atalean izango duzue aurrerantzean eskuragarri. Klikatu irudia eta ikusi.
English
Ingeleseko mintegiak prestatuta ingelesez trebatzeko baliabide ezberdinak aurkituko dituzue webgune honetan eta “Familiak” ataleko “bestelako baliabideak” atalean izango duzue eskuragarri aurrerantzean. Klikatu irudia eta sartu.
Belaunaldien arteko topaketak
Leitzako Kultur teknikariak, Aresoko Nazabal eskolak eta Leitzako Erleta eskolak elkarlanean “Belaunaldien arteko topaketak” izeneko ekimena antolatu dute, ekimen aberatsa zinez! goi zikloko ikasleen eta beraien aiton amonen artean ekintza ezberdinak burutu dituzte goizean zehar, herri aretoan antzerki bat ikusi eta ondoren lanketa ezberdinak eginez . Eskerrik asko parte hartzera animatu diren aiton amona guztiei! […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- 35
- Next Page »