Ekainaren 5etik 6ra Erleta eskolako eta Aresoko Nazabal eskolako 6. mailako ikasle eta tutoreek Lekunberrira irteera egin zuten mendi bizikletaz.
Bertan Lekunberriko Ibarberri eskolako maila bereko ikasleekin elkar ezagutzeko jolas batzuk burutu eta elkarrekin gustura egoteko aukera izan zuten.
Gaua bertako kanpinean igaro ondoren, bide berdetik itzuli ziren berriz, LH-ko etapa ekintza bereziarekin itxi eta abentura eta bizipen polit berriak motxilan bilduta. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Utzi erantzuna