4 urteko haurrek landu duten leitzaldeko animalien proiektuari amaiera emateko “Aitonaren ipuinak” pelikula sortu dute. Leitzako baserri giroa, soroak, baratzak, baserriak eta baserriko animaliak dira bertan protagonista bertako hizkuntzan hornituta. Eta bereziki edadetu edo adinduen eta haurren arteko sokak ematen dio oinarria guzti honi, pelikula bikaina benetan!!! Leitzako Herri aretoa birritan bete zen ekainaren 13an estreinaldia ikusteko eta merezi izan zuen bertan egoteak! Hementxe duzue bai pelikula eta baita estraldiko bideoa ere, klikatu irudiak, ikusi eta gozatu!
Utzi erantzuna