Benetan oparoa izan da lehenengo aldiz ospatu dugun aniztasunaren astea. Laburpentxo bat eskainiko dizuegu argitalpen honetan, ea gustoko duzuen!
Hasteko lehenengo eguneko bideoa izango duzue ikusgai, girotzeko eta haurren atentzioa erakartzeko balio izan zigun. Hemen duzue bideoa.
Asteartean 2. mailako geletan bisita berezia izan genuen. Saioa Salbarredi etorri zen, gure gelako Haizearen ama. Berak optika batean egiten du lana eta ikusmen desgaitasunez asko daki.
Lehendabizi ikusmen desgaitasuna zer den adierazi zigun eta gero, ikusmen arazoak sortzen dituzten gaixotasun ohikoenak azaldu zizkigun. Hauek gehiago ezagutzeko eta enpatia lantzeko aplikazio honekin esperimentatzeko aukera izan genuen. Argazkietan azaltzen dira adibide batzuk. Hauxe da aplikazioa (deskargatu nahi baduzue):
https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.tengobajavisionvr
Saioak oso ongi bideratu zuen ariketa eta ikasleak gustora egon ziren.
Eskerrik asko Saioa!
Hemen dituzue argazkiak ikusgai
Ekintza ezberdinen bidez mugimendu urritasuna, ikusmen urritasuna, entzumen urritasuna eta tolerantzia lantzen saiatu gara. Hemen dituzue argazkiak zikloka egin dugunaren adibide gisa.
Utzi erantzuna