Jakinarazi nahi dizuegu 2018 urtean jaiotako haurrak, eskolaratu ahal izateko, aurre-matrikula
egiteko epea maiatzaren 17tik – 21era (biak barne) izanen duzuela.
Behar duzuen informazioa jasotzeko eta zuen seme/alaben aurrematrikula bideratzeko, batez ere
helbide honetan egin dezakezue: https://preinscripcion.navarra.es/eu/ (goiko irudia klikatuta bertara eramango zaituzte)
Kontutan izan edozein zalantza argitzeko edo aurrematrikula burutzeko, eskolako idazkaritzatik pasa
zaitezketela honako ordutegi honetan: egunero 9:15etatik – 13:15etara.
Haurraren eta gurasoen datuak behar ditugunez, aurre-matrikula egiteko agiri hauek ekarri,
telematikoki helarazi edo posta elektronikoz (cpleitza@educacion.navarra.es) bidali beharko dituzue:
1. Familia Liburuaren fotokopia.
2. Gizarte segurantzako txartelaren fotokopia.
3. Haurraren txertaketen orrialdearen fotokopia.
4. inskripzio orrialdeen datu guztiak beteta.
5. Ikasleak eritasun, alergia, elbarritasun edo beste osasun arazoren bat baldin badu,
medikuaren agiri txostena.
6. Udaletxean eskatutako erroldatze agiria.
Aurrematrikulako web orrialdean aukerazko dokumentazioan agertzen direnak gure eskolan aurkeztea ez da beharrezkoa.
Ekainean gurasoekin bilera bat eginen da eskolan, Ikastetxeari eta haurren egokitzapenari buruzko
informazioa emateko eta egon daitezkeen zalantzak erantzuteko.
Utzi erantzuna