Aurreko asteetan, elur mordoa egin du Leitza aldean. Nahiz eta ikasleek oporretan asko gozatu zuten elurrez, urtzear zegoen eta azken aukera aprobetxatu nahi izan zuten. Beraz, botak jantzi eta mendian gora abiatu ziren. Begira zein ongi ibili zinen. Argazkiak
Aniztasunaren eguzkilorea-5.maila
Ezagutzen al duzue Rozalén abeslaria? Bere “girasoles” kantan oinarritu gara aniztasunari buruzko hausnarketa bat egiteko. Pena merezi du bideoklipa ikustea, gauza asko irakasteaz gain, oso dibertigarria baita. Gelan dantza pixkat bat ere egin dugu. Hemen uzten dizuegu egindako eskulana! Animatu ikustera hemen klik eginez.
5. maila, hostoak biltzen.
Arazoak 12an, 5.mailako bi taldeak hostoak biltzera joan ginen, izan ere, plastika irakasgaian erabiliko ditugu. Aprobetxatuz, mendi buelta txiki bat egin genuen. Eguraldi ederra egin zuenez, kanpoan gosaldu eta jolasen bat edo beste egin genituen. Hementxe dituzue argazki batzuk! Animatu ikustera! Argazki bilduma